XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) benetako kasuetara aplikatzeko eta desberdintasunak somatzeko gai direla frogatu nahi da.

4. Lan-merkatuaren oinarrizko osagaiak azaltzea, lan-eskaintza eta eskariaren bilakaera aztertuz eta baloratuz.

Lan-merkatuaren funtsezko alderdien ezaguera eta bere dinamika ebaluatu nahi da, lanpostuetan, lan-kategorietan eta soldatetan dauden desberdintasunak adieraziz.

5. Magnitude makroekonomiko nagusiak desberdintzea eta horien arteko harremanak aztertzea, aberastasunaren eta benetako errenten eta bizi-kalitatearen adierazle gisa dituzten alde txarrak baloratuz.

Ikasleek makromagnitude nagusiak (Nazio-Aberastasuna, Nazio-Produktua, Nazio-Errenta, Nazio-Gastua, Errenta Pertsonala, Errenta Erabilgarria, Aurrezpena eta Kapital-Moldaketa Gordina) eta horien balio estrukturala eta konparaziozkoa ezagutzen eta bereizten dituztela eta elkarren artean harremanak ezartzeko gai direla frogatu nahi da.

Ongizate materialaren adierazleekiko hurbilketa hori, adierazle horien esanahi kualitatiboa azaltzea ahalbidetuko duen analisi kritikoarekin osatu nahi da, bizi-maila, (errenta per capitarekin neurtua askotan) eta bizi-kalitatea (zenbatzeko zailak diren alderdiak sartzen ditu: aisialdia, lanak asetzea, ezaguera, eremu fisikoa, ingurugiroko ondasunak, besteak beste) desberdinduz.

6. Ekonomi hazkundea baldintzatzen duten faktoreak azaltzea eta ekonomi hazkundearen arazoak eta garapenarekiko desberdintasunak baloratzea, herrialde garatuen eta azpigaratuen arteko desberdintasunak aztertuz.

Ekonomi hazkundean eragiten duten faktore eta aldagaiez gain, garapenarekiko desberdintasunak ikasleek ezagutzen ote dituzten ebaluatzea da irizpide honen helburua.

Era berean, garabideko herrialdeek Mendebaldeko herrialdeen garapen eredua jarraitzeko dituzten arazoak aztertzean, herrialde garatuekin dituzten elkartrukaketa-harremanetan arreta berezia jarri beharra dago.

7. Estatuak merkatu-ekonomiaren sistemetan dituen egitekoak adibide esanguratsuekin azaltzea eta irudikatzea, eta erabiltzen dituen tresna garrantzitsuenak identifikatzea, ekonomi ihardueran duen egiteko gero eta handiagoaren alde onak eta txarrak aipatuz.

Egiteko desberdinak (fiskalak, araupetzaileak, birbanaketakoak, egonkortzaileak eta ondasun eta zerbitzu publikoak hornitzekoak) eta horietako bakoitzean aplikatzen den politika ekonomikoaren oinarrizko tresnak identifikatzea eta bereiztea, eta eztabaidagarriak diren eta justifikatzen dituzten arrazoiak ebaluatzea ahalbidetzen duten Estatuaren esku-hartze gero eta handiagoaren adibideak adieraztea da irizpide honen helburua.